Abuztuaren 11ko EHAAn, “AGINDUA, 2020ko abuztuaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuena, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dauden eremuak izendatu eta aldatzen dituena” argitaratu zen; horren bidez, arriskuan dauden beste bi eremu izendatu zituen Araban, Zanbrana eta Leziñana sektoreetan, eta Mendebaldeko Foronda l eta ll sektoreak handitu zituen.

Zanbranako sektoreak 8,80 km2 ditu eta Mirandako lurpeko ur-masa Alubialari eragiten dio. Leziñanako sektoreak 21,72 km2 ditu eta Trebiñuko lurpeko ur-masa Sinklinalari eragiten dio.

Uraren kalitatea kontrolatzeko gauzatu diren jarraipenek adierazten dute Mirandako lurpeko ur-masa Alubialak eta Trebiñuko lurpeko ur-masa Sinklinalak nekazaritza-jatorriko nitratoz kutsatuta daudela edo kutsatzeko arriskuan daudela.

Horrez gain, beharrezkotzat jo da Vitoria-Gasteizko Unitate Hidrogeologikoko Mendebaldeko Foronda l eta ll sektoreetan arriskuan dagoen eremua handitzea; izan ere, nekazaritza-jatorriko nitratoen kontserbazio esanguratsuak erregistratu dira.

Zonas vulnerables a nitratos

Nitratoz kutsatzeko arriskuan dauden eremu izendatzeak esan nahi du bete egin beharko direla “nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dagoen ingurunea izendatzeko ekintza-planak” ezartzen dituen mugak (2008ko urriaren 15eko AGINDUAren bidez onetsi zen); ondorioz, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Ongarri-mugak eta aplikazio-aroak.
  • Ongarriak zabaltzeko baldintzak.
  • Ureztatze-sistemak.
  • Ur-ateratzeak.
  • Simaurrak eta mindak ongarritzat erabiltzea.
  • Simaurtegien eta mindak biltegiratzeko putzuen neurriak ezartzea.
  • Silo-gordetegia.
  • Abeltzaintza-ustiategietako kontrol-neurriak.