Izurriteen Kudeaketa Integralerako giden (IKI) xedea da orientabide izatea nekazari eta aholkularientzat, izurriteen kudeaketa integraleko hatsarreak ezartzeko, nazioko nekazaritza-ekoizpen osoan. Hain zuzen ere, horixe da euren jarduera Espainian gauzatzen duten nekazaritza-ustiategi guztiek bete beharreko betekizuna, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren III. kapituluaren arabera.

Dekretu horren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioak modu iraunkorrean erabiltzeko esparrua. Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Ekintzen Plan Nazionala 2012ko abenduan onetsi zen, Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Sektorearen Batzarrean, eta ordurako aurreikusten zen, 3.1 neurrian zehazki, izurriteen kudeaketa integralerako gidak egin behar zirela, Plana indarrean dagoen bitartean.

Duela gutxi argitaratu dituzte laboreak eta hazidun fruta-arbolak ekoizteko IKI gidak.

LABOREEN IKI gida

HAZIDUN FRUTA-ARBOLEN IKI gida

MAGRAMAren atarirako sarbidea