2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da geroagoko arau-garapenik behar ez duten kasu guztietan. Hona hemen berritasun nagusiak:

  • Kontrol zorrotzagoak: “in situ” eta operadore guztientzat, gutxienez urtean behin edo bi urtean behin baldin eta ez bada iruzurrik aurkitu azken hiru urteetan.
  • Estandar komunitarioak inportazioetarako: hemendik bost urtera, jada ez dira aplikatuko gaur egungo “baliokidetasun-arauak”.
  • Hazi eta animalia ekologikoak: ekoizpen ekologikoan hazi eta animalia konbentzionalak erabiltzea baimentzen duten salbuespenak 2035ean amaituko dira.
  • Ustiategi mistoak: elikagai konbentzionalak nahiz ekologikoak ekoizten dituzten ustiategiak baimenduko dira, betiere bi jarduerak argi eta garbi bereizita badaude.
  • Taldeko ziurtapena egingo zaie ekoizpen ekologikoarekin hasi nahi duten nekazari txikiei.
  • Pestizida: baimendu gabeko plagizida edo ongarri bat erabili den susmoa badago, azken produktua ezingo da ekologikotzat sailkatu harik eta kutsadura ikertzen den arte.
  • Produktu berriak: gatza, kortxoa eta olio esentzialak.

Europako Batzordeak (EB) 2014an erreforma-proposamena onartu zuenetik, testuak negoziazio-prozesu ugari eta konplexuak igaro ditu.

Hala ere, legeria komunitario honen prozesua ez da bukatu, oraindik ere gauzatzeko baitaude egintza eskuordetuak (Europako Batzordea) eta inplementazio-egintzak (Europako Kontseilua), datozen bi urte eta erdi hauetan:

  • 2018ko uztailetik aurrera, ekoizpen-arauak landuko dira.
  • 2019ko lehen seihilekoan, kontrolen inguruko baldintzak.
  • 2019ko bigarren seihilekoan, etiketei buruzko baldintzak.
  • 2020ko lehen seihilekoan, hirugarren herrialdeetako merkaturatzeari eta inportazioari buruzko baldintzak.