Adierazleei buruzko 2018ko urteko txostena: nekazaritza, arrantza eta elikadura 

Adierazleei buruzko 2018ko urteko txostenak ekoizpen-sistemaren gaur egungo egoera eta bilakaera aztertzen ditu, honako hiru zutabe hauetan oinarrituta:

  1. Ingurune fisikoa eta lurralde-ingurunea. Atal honetan biltzen dira giza bizitza eta haren jarduerak garatzen diren ingurunearen adierazleak:
  • Biztanleak, lurraldea eta lurzoruaren okupazioa.
  • Ura: baliabideak eta nekazaritzako erabilerak.
  • Energia nekazaritza- eta basogintza-sektorean.
  • Berotegi-efektuko gasen igorpena. Hondakinekin tratamendua eta kudeaketa nekazaritza-, basogintza- eta arrantza-sektorean.
  1. Ekoizpen-sektoreen ikuspegi sozioekonomikoa. Nekazaritza eta abeltzaintza, arrantza eta akuikultura, basogintza eta elikagai-industria. Atal hau honako azterketa hauekin osatzen da: sektoreek ekonomia nazionalari egiten dioten ekarpena eta enplegu arloan duten parte hartzea, nekazaritzaren aseguramenduaren bilakaera, eta nekazaritzako elikagaien arloko finantzazioa.
  1. Nekazaritzako elikagaien merkatuak eta merkaturatzea prezioen adierazle nagusien bidez (KPIa, jasotako prezioak eta ordaindutakoak) eta etxeko merkatuan elikagaien kontsumo eta banaketaren joeren bidez.

Txostenaren amaieran, beste azterketa bat dator: nekazaritzako lehengaien kanpoko merkatua eta nazioarteko prezioak, aztertutako sektoreen ekoizpen-sisteman eragina duten petrolioaren eta beste sargai batzuen prezioak. Halaber, bost azterketa monografiko ere baditu; izan ere, horiek banakako hausnarketa merezi dute, gaurkotasun edo garrantzi handikoak direlako.

  • Nekazaritza- eta basogintza-sektoreak eta landa-ingurunea digitalizatzea.
  • Nekazaritza arloko politika, 2020tik aurrera.
  • Kalitate Bereiztua.
  • Mahaiko olibak.
  • Mahaiko oliba beltzak Estatu Batuetara esportatzea.
  • Europako arroza babestea