Kontrol Ofiziala

Europako 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduek Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra. Elikagaien, pentsuen, animalien osasuna eta ongizatea, landareen osasuna eta produktu fitosanitarioen legedia betetzeko beste eginkizun ofizialak arautzen ditu.

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (PVCOCA)

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana osatu da, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko, alde batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, bestetik.

Plan honek 5 urteko iraupena du (2016-2020) Estatuko Kontrol Ofizialerako Planarekin bat etor dadin.

Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala (PNCOCA)

PNCOCAko programak

Plana Programa desberdinetan banatzen da, kontrol esparruaren arabera. PNCOCAn integratuak dauden eta Nekazaritzaren lehen mailako ekoizpenari  dagokienez, Kontrol Ofizialeko Programak honako hauek dira:

  • Landare Osasuna Kontrolatzeko Plan Nazionala.
  • Kalitate Bereizia Kontrolatzeko Plan Nazionala.
  • Ekoizpen Ekologikoa Kontrolatzeko Plan Nazionala.
  • Higienea Nekazaritzaren Lehen Mailako Ekoizpenean eta Produktu Fitosanitarioen erabileran Kontrolatzeko Plan Nazionala.

Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintzen Plan Nazionalak (EPN)

Planak bere baitan hartzen ditu irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako oinarriak. Dekretu horren xedea da ekintzen esparrua definitzea produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko.

EPNak helburuak, neurriak, egutegiak eta adierazleak ezartzen ditu, produktu fitosanitarioen erabileran iraunkortasun irizpideak sartzeko 2018tik 2022ra bitarteko epean.

EPNak dituen helburu espezifikoak ondorengoak dira:

  • Produktu fitosanitarioen erabileran iraunkortasun irizpideak jakinera emateko informazioaren eta formazioaren hobekuntza.
  • Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorraren eta izurriteen kudeaketa integratuaren teknologia transferentzia arloko ikerketak sustatu.
  • Izurriteen Kudeaketa Integratua sustatu, produktu fitosanitarioen erabilera razionala helburu.
  • Ingurumena eta osasuna bermatzen duten, eta izurriteen, gaixotasunen eta sasien kontrako produktu fitosanitario eraginkorren eskuragarritasuna sustatu.
  • Produktu fitosanitarioen erabilerak sortzen dituen arriskuak murrizteko teknikak sustatu.
  • Produktu fitosanitarioen merkataritza eta erabileraren inguruko zaintza programak areagotu.
  • Babes bereziko eremuak eta sentikorrak diren zona naturalak babestu, produktu fitosaniatrioen erabilerak sortzen dituen arriskuak murriztuz.

Página actualizada el