Europar Batasunaren (EB) azalera ekologikoa 13,8 milioi hektareakoa zen 2019an, hau da, erabilitako nekazaritza-azaleraren % 8,5ekoa. Horrenbestez, 2012-2019 aldian, % 46 handitu da guztira.

Hauek izan ziren 2019an azalera ekologiko* handiena zuten EBko herrialdeak: Austria (erabilitako nekazaritza-azalera osoaren % 25,3), Estonia (% 22,3) eta Suedia (% 20,4); eta horien atzetik Txekiar Errepublika eta Italia (% 15,2 bi kasuetan), Letonia (% 14,8) eta Finlandia (% 13,5).

Espainia Europako batezbestekotik pixka bat gorago dago: % 9,7ko nekazaritza-azalera ekologikoa du estatu-mailan erabilitako nekazaritza-azalera osoaren gainean. Ratioa EBko handienetakoa ez den arren, Espainia Europako laborantza ekologikoaren azalera handiena duen estatua da; hain zuzen, % 17,1ekoa da, EBko estatu kide guztien nekazaritza-azalera ekologikoa osoaren gainean.

2012an, 1.756.548 hektarea kontabilizatu ziren, eta 2019an 2.354.916 hektarea ziren. Hau da, aldi horretan, % 34,1eko areagotzea erregistratu zen.

Hauek dira azalera txikienak dituzten herrialdeak: Herbehereak (% 3,7), Polonia (% 3,5), Errumania (% 2,9), Bulgaria (% 2,3), Irlanda (% 1,6) eta Malta (% 0,5).

 

* Azalera ekologikoa «aldatzen ari den azaleraren» eta «azalera ziurtatuaren» arteko batura da. Azalera jakin bat «ekologiko» gisa ziurtatu ahal izateko, aurretik aldaketa-prozesu bat egin behar da bertan, laboreen arabera 2-3 urtez luza daitekeena.