Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) bigarren azterlan bat argitaratu du, zeinaren bidez Kataluniako merkatuko elikagaietan maizen agertzen diren Fusarium generoko mikotoxinak ebaluatu dituen.

Honako hauek dira emaitza nabarmenenak:

  • Ebaluatutako elikagaien taldeetan (ogi zuria, moldeko ogia, croissantak, María galletak, beste galleta batzuk, madalenak, gosaritako zerealak, janari-pasta, opilak eta haurrentzako ahiak) maizen detektatutako mikotoxinak DON (laginen % 95) eta ENNB (% 81) izan ziren; eta, ondoren, maiztasun askoz txikiagoarekin, T-2 mikotoxina (% 3) eta FB1 eta DON-3G mikotoxinak (% 1). DON, zearalenona, fumonisina (FB1, FB2, FB3), T-2 eta HT-2 mikotoxinen kontzentrazioak beti izan dira 1881/2006 EE Erregelamenduan eta 2013/165/UE Gomendioan ebaluatutako elikagaien taldeentzat ezarritako gehieneko edukiak eta balio adierazgarriak baino txikiagoak.
  • Kataluniako herritar helduen batez besteko esposizioa DON mikotoxinarekiko 97 eta 101 ng/gorputz-pisuaren kg/egun balioen artekoa da, hau da segurtasun-balioaren % 9,7 eta % 10,1. ENNB mikotoxinarekiko batez besteko esposizioa 83 eta 93 ng/gorputz-pisuaren kg/egun balioen artekoa da, hau da EFSAk 2014an eginiko azterlanetik estrapolatutako segurtasun-balioak baino bi magnitude-ordena txikiagoak. Ebaluatutako adin-talde guztik dagozkien segurtasun-balioa baino esposizio txikiagoa dute DON eta ENNB mikotoxinekiko esposizioari dagokionez.
  • DON mikotoxinarekiko batez besteko esposizioa 100 ng/gorputz-pisuaren kg/egun da emakumeengan (EIJren % 10) eta 102 ng/gorputz-pisuaren kg/egun gizonengan (EIJren % 10,2). DON mikotoxinarekiko esposizio-balioak altuagoak dira 18 eta 40 urte arteko adin-taldean, bai emakumeengan, bai gizonengan. ENNB mikotoxinarekiko batez besteko esposizioa 115 ng/gorputz-pisuaren kg/egun da bai emakumeengan bai gizonengan. Alde horiek ez dira nabarmentzekoak.
  • Banaka aztertutako haurrentzako ahien langiletan EENB (laginen % 28) eta DON (% 18) mikotoxinen detekzio-mugatik gorako balioak hauteman ziren bakarrik. 0 eta 3 urte arteko haurren batez besteko esposizioa DON mikotoxinarekiko segurtasun-balioaren % 7,5 eta 10,9 arteko baliokoa izan zen. ENNB mikotoxinarekiko batez besteko esposizioaren balioak EFSAk 2014an eginiko azterlanetik estrapolatutako segurtasun-balioak baino bi magnitude-ordena txikiagoak izan ziren.