Errezeta batean funtsezko osagai gisa, plater bat ontzeko edo, besterik gabe, apaingarri legez erabili ahal diren hainbat landare mota dago.

Lore batzuk oso arruntak dira gure dietan, eta konturatu ere ez gara egiten: alkatxofa, azalorea, brokolia… Espeziak dira, bestalde, iltze usaintsua eta azafraia. Beste sukaldaritza batzuetan, gurean ohikoa ez bada ere, kalabazaren edo zuchiniaren loreak erabiltzen dira. Gozoen artean, berri, arrosa eta intsusa.

Loreen eskaintza zabala bada ere, guztiekin aintzat hartu behar dira gutxienezko zenbait argibide, intoxikazioak saihesteko.

Berezi@ honek azaldu egiten ditu lore jangarriak araupetzen dituen araudia, aurki daitezkeen arrisku nagusiak eta zenbait aholku edo argibide, loreak modu seguruan kontsumitu ahal izateko.

Artikulu osoa