Erregistroak eta Administrazioaren baimenak

Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorra (REGEPA)

Urtarrilaren 16ko 9/2015 Dekretuak nekazaritzaren ekoizpen primarioan elikadura produktuen higienearen arloan arautegia aplikatzeko baldintzak arautzea du helburu. Honen arabera, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorra eratzen da.

REGEPA estatuko nekazaritza ustiapen guztiak biltzen dituen datu base nazionala da. Bai nekazal ustipen edo abeltzaintzako ustipen mixtoak, edozein tamainakoak eta laguntzak jasotzen ez badituzte ere, izen-ematea derrigorrezkoa da. 

Erregistro autonomiko desberdinetan jasotako datuak -Euskadiko kasuan Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa (NUE)- REGEPAra bidaltzen dira ofizioko.

REGEPAk, gutxienez ondorengo datuak jasoko ditu:

  • Ustiategiaren titularraren izena.
  • Ustiategiaren izena.
  • Kontaktu datuak eta helbidea.
  • Ustiategiaren inguruko datuak: SigPac kodeak, azalerak, laborantzak.
  • Abelzaintza ustiategi mixtoak AUE (Abelzaientza Ustiategi Erregistroa) kodea.

Ustiategi bakoitzak 10 zenbakiko REGEPA kode bat jasoko du:

  • Ustiategiak azalera haundiena duen autonomi-erkidegoko bi zenbaki.
  • Ustiategiak lurralde-oinarri gehien duen probintziaren bi zenbaki.
  • Ustiategia identifikatzen duen jarraiako sei zenbaki. Ustiategiak bere lurralde-oinarria aldatu eta zati haundiena  beste autonomi-erkidego batean ezarri ezean, zenbaki hauek ez dira inoiz aldatuko.

Nekazaritza Ustiategien Erregistroa (NUA)

Irailaren 27eko 203/2011 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroa arautzen du.

EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikari buruzko 17/2008 Legearen 11. artikuluak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egotea ezinbesteko baldintza izango dela, Euskadiko administrazioek nekazaritza eta elikadura politikaren esparruan ezartzen dituzten sustapen laguntzak eta neurriak eskuratzeko.

Hala dagokionean, erregistroan gutxienez honako datu hauek jasoko dira:

  • Ustiategiaren titulartasunari buruzko datuak.
  • Ustiategiaren ezaugarri orokorrei buruzko datuak: kokapena, ustiategiari dagozkion ekoizpen orientazioa, lurrak, instalazioak, eraikinak, eraikuntza-lanak eta makineria.
  • Ustiategiaren kuoten, ekoizpen eskubideen, emakiden eta horien transmisioen inguruko datuak.

Nekazaritza-ustiategi bakoitzari identifikazio-zenbaki bat esleituko zaio, eta ustiategia osatzen duten lur, eraikuntza edo instalazio nagusi gehienek hartzen dituzten lurren udalerrian inskribatuko da.

Foru Aldundiak dira izen-ematea kudeatzen dutenak. Interneten bidez edo presentziala egingo da, edo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen (ENB)  bidez.

Defentsa fitosanitarioko Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (ROPO)

1311/2012 EDa, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorraren markoari buruzkoa, Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala eratzen da.

Bai produktu fitosanitarioen fabrikazio eta salmentarekin zerikusia duten enpresak, bai tratamendu enpresak, aholkulariak eta erabiltzaile profesionalak ROPOn inskribatuak egongo dira. Erabilera ez profesionalerako baimendutako merkaturatzen diren fitosanitarioak salbuespen. Nolanahi ere, horrek lau sektore ditu:

  • Horniduren sektorea
    • Fabrikazioa, merkaturatzea
  • Tratamenduen sektorea
    • Tratamenduen enpresak
  • Aholkularitzaren sektorea
    • Aholkulariak
  • Sektore profesionala
    • Erabiltzaile profesionalak

Erregistroaren kudeaketa Foru Aldundiei dagokie, baina erregistroa bakarra izango Euskal Autonomi Erkidegorako.

Transakzio eta Operazio Erregistro Elektronikoa (RETO)

1311/2012 EDan ezartzen diren produktu fitosanitarioekin gauzatutako transakzioen erregistroa errazteko, Transakzio eta Operazio Erregistro Elektronikoa  gauzatu da.

Erregistro erreminta izango da ondorengoentzat:

  • Erabilera profesionala duten produktu fitosanitarioen ekoizleek eta banatzaileek: Hirugarren bati egindako salmenta eragiketa guztiak erregistratu beharko dituzte.
  • Erabiltzaile profesionalek eta hirrugan bati zerbituzua ematen duten tratamendu enpresek: Egindako operazioen erregistroa eraman beharko dute.

Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofiziala (ROMA)

1013/2009 EDa, ekainaren 19koa, nekazaritza makinariaren erregistroari eta karakterizazioari buruzkoa, eta 346/2012 EDaren ondorengo aldaketen arabera, nekazaritza maquinaria guztia Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatzeko xedeak ezartzen dira.

ROMAn ondorengoak inskribatuko dira:

  • Nahitaezko matrikulazioa duen makinaria.
  • Edozein laguntza ofizialarekin erosten den makinaria.
  • Tratamendu fitosanitarioak burutzeko ekipo guztiak.
  • Ongarriak zabaltzeko ekipo guztiak.

Ziurtagiria: Fitosanitarioen Aplikazio Ekipoen Azterketa Teknikoa (ITEAF)

1702/2011 EDa, azaroaren 18koa, produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen aldizkako ikuskapenei buruzkoa, Fitosanitorioen aplikazio ekipoen azterketa teknikoen xedeak ezartzen ditu.

ROMAn inskribatuta dauden fitosanitarioen aplikaziorako ekipo mugikorrak, aldizkako ikuskapena jasan beharko dute, beti ere, ondorengo makina mota izanik:

  • Ihinztagailu hidraulikoak (de barras o pistolas de pulverización).
  • Ihinztagailu hidroneumatikoak.
  • Ihinztagailu neumatikoak.
  • Ihinztagailu zentrifugoak.
  • Hauts-zabaltzaileak.
  • Aireontzietan instalatutako aplikazio ekipoak.
  • Negutegietan edo bestelako lokal itxietan instalatutako ekipoak.

Araudi hontako esparrutik at motxila ihinztagailuak, 100 litrorainoko depositoa duten eskorga ihinztagailuak eta aurretik ez aipatutako bestelako ekipo estatiko edo mugikorrak.

Ikuskapenaren ondorio honakoa lortuko da:

  • Beste atal batzuen artean, ikuskapena aldekoa edo kontrakoa den zehazten den ziurtagiria.
  • Ekipoan ikuskatutako elementuak, makina motarekin, bere ezaugarriekin eta aurkitutako akatsen kalifikazioarekin erlazionatzen duen txostena.

Nekazaritzako lursailei buruzko informazio geografikoaren sistemak (SIGPAC)

1077/2014 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, nekazaritza lursailen informazio geografikoaren sistema arautzen duena.

Nekazaritzako lursailei buruzko informazio geografikoaren sistemak (SIGPACek) ahalbidetu egiten du nekazari eta abeltzainek aitortutako lursailak geografikoki identifikatzea, ereindako edo ganaduak erabili duen azalerarekin loturiko edozein laguntza-erregimenean.

SIGPACen adierazitako laborantzak eta azalerak dira PAC edo FEADER laguntzak lortzeko erreferentzia ezartzen dutenak. Administrazioak egin beharreko kontrolak errazten ditu, bide batez, nekazarien adierazpenetan sortzen diren akatsak, edo datuak gordetzerakoan sortzen direnak identifitzikatzeko erreminta erabilgarria da. Antzemandako kontrol eztabaidagarriak ebazteko euskarri dokumentala izango da.

Página actualizada el