Ekoizpen sistemak eta Kalitate bereiztua

Ekoizpen konbentzionala

Ekoizpen konbentzionala naturaz kanpoko osagaiak erabiltzen duen ekoizpen sistema da. Hala nola, energia fosil-a, herbizidak, plagizidak eta ongarri kimiko sintetikoak, etb. Denbora gutxian errendimendu altuak lortzera zuzendua dago, eta era berean, nekazal mekanizazioa eta fitosanitario kimikoen erabileraren berezitasuna du.

Plagiziden erabilera iraunkorrari buruzko Euopar Batzerreko 2009/128/CE Arauari erantzuna emanez 1311/2012 EDa indarrean sartu zen momentutik, ekoizpen konbentzionalaren izurriteen kontrola egiteko Izurriteen Kontrol Integatuaren xedeak hartu dira.

Ekozipen integratua

Estatu mailan, nekazaritza produktuen ekoizpen integratua azaroaren 20ko 1201/2002 Errege Dekretuak arautzen du. Euskal Autonomi Erkidegoan, otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuaren bitartez araututa dago, ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzkoa.

Ekoizpen integratua nekazaritza edo/eta elikagai ekoizpenaren sistema da. Ekoizpenerako baliabide eta mekanismo naturalak gehiago erabiltzearen alde egiten du eta ahalbidetu egiten du epe ertainera nekazaritza iraunkorragoa garatzea. Horretarako, metodo agronomikoak sartzen ditu bere baitan, besteak beste, goldaketa kulturala, ongailuak, ureztaketa, borroka biologikoa edo kimikoa, baina ez modu sistematikoan, aldez aurreko ebaluazio teknikoaren eta aplikatu beharreko teknika edo tratamendua egokia den edo ez zehazten duen diagnostikoaren arabera. Horrela, xedea da uneoro bateragarri egitea ingurumenaren babesa, gizartearen eskakizunak eta nekazaritza ekoizpena.

Langileek ekoizpen integratuaren baitan egiten duten jardueraren berri eman beharko diete eskumeneko agintariei, zehazki ekoizpen eremuak eta instalazioak dituzten lekuetakoei, Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroan inskribatze aldera.

Laborantza bakoitzarentzat ezarrita dauden arau teknikoen erabilera bermatzeko, Fundación Hazi Fundazioa (FHF) da kontrola eta egiaztapena burutzen duen erakundea.

Ekoizpen ekologikoa

2009ko urtarrilaren 1az geroztik, 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (CE) Araudiak erregulatzen du Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoa.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, 2018/848 (UE) Araudi berria sartuko da indarrean, 2018ko ekainaren 14koa.

Ekoizpen ekologikoa nekazaritza ekoizpenerako sistema da. Zehazki, lurzoruaren kalitatea kontserbatzeko eta hobetzeko teknikak erabiltzearen dira, eta horrek mesede egiten dio ekosistemari. Horrela, nutrizio aldetik kalitaterik goreneko elikagaiak eskuratzen dira ingurumena babestuz, prozesua laburtzeko produktu kimikorik erabili gabe eta modu horretan gizarte eta ekologia arloan ekosistema iraunkorragoak lortuz.

Nekazaritza ekoizpena kontrolatzea eta ziurtatzea autonomia erkidegoen eskumena da, eta nagusiki kontrol publikoko agintariek gauzatzen dute lurraldeko nekazaritza ekologikoari buruzko kontseilu edo batzordeen bidez (nekazaritzako kontseilaritza edo sailen mendeko erakundeak dira), edo bestela zuzenean horiei atxikitako zuzendaritza nagusien bidez.

Babestutako Jatorri Izendapenak (BJI)

Maiatzaren 12ko, lurralde gainautonomiko eremuko Jatorrizko Izendapen Babestuen (BJI) eta Indikazio Geografiko Babestuen (AGB) 6/2015 Legea eta (UE) 1151/2012 Araua dira BJIak arautzen dutenak.

Babestutako Jatorri Izendapenak (BJI) dira kalitate bereizia aitortzeko erabiltzen den sistemak, honako hauek aintzat hartzen dituztenak: berezko ezaugarrien eta ezaugarri bereizgarrien karietara, lehengaiak ekoizten diren eta produktuak egiten diren inguru geografikoa, eta prozesu horietan parte hartzen duen giza faktorearen eragina.

Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:

  • Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena.
  • Bere kalitatea edo ezaugarriak natur- eta giza-ezaugarriekiko eremu geografikoaren araberakoak dira, oinarrian edo esklusiboki; eta
  • Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Jatorrizko Deitura Babestuak 8 dira:

Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)

Maiatzaren 12ko, lurralde gainautonomiko eremuko Jatorrizko Izendapen Babestuen (BJI) eta Indikazio Geografiko Babestuen (AGB) 6/2015 Legea eta (UE) 1151/2012 Araua dira AGBak arautzen dutenak.

Lehengaiak ekoiztu, eraldatu edo egiten diren prozesuetan, inguru geografikoak gutxienez etapa batean presentzia badu, Adierazpen Geografiko Babestua deritzo. Gainera produktua izen-ona hartzearen onura du.

Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:

  • Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena,
  • Aipatu jatorri geografikoari leporatu dakiokeen kalitate zehatz, ospe edo bestelako ezaugarriren bat izatea, eta
  • Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan Adierazpen Geografiko Babestu bi daude:

Página actualizada el