Xylella fastidiosa antzeman zuten 2013ko urrian, Apuliako (Italia) Lecce probintziako olibondoetan. Horixe da, hain zuzen ere, X. fastidiosaren lehenengo agerraldia, landa egoeran, Europar Batasunean. Hortaz, EFSAk gainbegiratu egin ditu ostalariak zein bektoreak, sartzeko eta hedatzeko bideak, eta arriskuak murrizteko aukerak.

Ostalari ezagunen baitan daude landutako landare asko eta Europako landare natural komunak. Nolanahi ere, eta lehenengo aldiz, bakterioa Europako basa-landareen hainbat espezietan agertu da.

Europan xilemaren jariakinaz elikatzen diren intsektuak X. fastidiosaren bektore posibletzat hartu behar dira. X. fastidiosaren sarbide nagusia landatzeko landareen mugimendua da, eta X. fastidiosa naturalki hedatzeko bide bakarra intsektu-bektoreak dira, zehazki, hegan distantzia laburrak (gehienez ere 100 metro) egiten dituztenak, baina aireak urrutira eraman ditzakeenak. Landatzeko landare kutsatuen mugimendua da modurik eraginkorrena, X. fastidiosa urrutira heda dadin.

Ez dago erregistrorik, X. fastidiosa behin kanpoaldean ezarrita, errotik kentzeko modu eraginkorrei buruz; izan ere, asko eta asko dira patogenoaren ostalari eta bektoreak.

Xylella fastidiosaren arriskua olibondoetan