Xylella ssp. bakterioaren ostalarien datu-basea eta izurriaren kategorizazioa eguneratu dira
EFSAk eguneratu egin du Xylella ssp bakterioaren ostalari gisa jarduten duten landareen datu-basea. Eguneratze horretan daude argitaratutako literatura berrian eta EUROPHYTen jakinarazpenetan identifikatutako 567 espezie.
X. fastidiosa eta X. taiwanensis espezieek osatzen dute orain zerrenda, eta bertan jasotzen da Xylella bakterioarekiko erresistenteak edo toleranteak diren landare barietateen informazioa ere.
Eguneratu egin da, halaber, izurriaren kategorizazioa, zeina 2015ean argitaratutako arrisku-ebaluazioaren parte baita. Eguneratze horretan sartu da izurriaren eta izurriak EBn eta EBtik kanpo dituen bektoreen biologiari eta banaketari buruzko azken informazioa.
Aurreikuspenen arabera, 2019aren hasiera aldera eguneratuko da erabat arrisku-ebaluazioa.