EFSAk eguneratu egin du 2012an Produktu fitosanitarioek uretako organismoei (arrainak, anfibioak, ornogabeak eta landareak) eragiten dieten arriskuaebaluatzeko argitaratutako gida. Organismook substantzia horiekin landutako larretatik hurbil dauden aintzira, zanga eta erreketan bizi dira.

Gidaren helburu nagusia da uretako organismoen biztanleria-mailei eustea, oro har. Arriskuen kudeatzaileei galdetuta, Fitosanitarioen Batzorde Teknikoak neurriak ezarri ditu, uretako ornodunei (besteak beste, arrainak eta anfibioak) babes handiagoa emateko.

Gidan arriskuen kudeatzaileek erabil ditzaketen bi eskema jaso dira, lortu nahi diren honako helburu hauek lortzeko:

  • Muga Ekologikoko Aukera (ETO), uretako organismoetan garrantzirik gabeko ondorioak bakarrik ahalbidetzen dituena.
  • Berreskuratze Ekologikoko Aukera (ERO), baimendu egiten dituena uretako organismoen gaineko zenbait ondore kaltegarri, betiere organismoak denbora-tarte onargarri batean berreskuratzen badira.

Aurreko bertsioan bezala, berrikusitako dokumentuan etapaz etapako ebaluazio-metodoa proposatzen da, babes-helburu horiek lortze aldera. Gainera, azken gida horrek gomendio zehatzagoak ematen ditu mailaz mailako ebaluazioaren ikuspegia ezartzeari buruz, EBko arrisku-ebaluatzaile guztientzat esparru harmonizatu bat lortze aldera.

EFSA – Uretako organismoak babesteari buruzko gida