Europako Batzordeak txosten bat argitaratu du bioaniztasunari buruz. Txostenak erreferentzia egiten dio 2001-2006 urte-epeari, eta ebidentzian jarri du kostaldeko habitatak, landaguneak eta hezeguneak mehatxu gehiago jasotzen dutela; izan ere, ohiko nekazaritza-ereduak gutxitu egin dira gune hauetan, turismoak gora egin du, eta, gainera, klima aldaketak eragin handia izan du. Era berean, nekazaritzarekin zerikusia duten habitat mota guztiak txartoago daude kontserbatuta gainontzeko habitatak baino; eta horren arrazoiak hiru izan litezke: nekazaritza intentsiboagoa erabiltzea, lurrak abandonatzea eta lurzorua txarto kudeatzea. Bestalde, txostenak egiaztatu du arazo espezifikoa dagoela itsasoan; izan ere, itsasoko espezieen %57ren eta itsaso inguruko espezieen %40ren kontserbazio maila “ezezagun” gisa sailkatu dute.

Europako Batzordearen txostena