Argitaratu da SIEX, REA eta Koaderno digitala arautuko dituen Errege Dekretua
Abenduaren 27an, 1054/2022 EDa argitaratu zen, zeinaren berritasun handiena Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategien eta nekazaritza-ekoizpenaren informazio-sistema (SIEX) den. Sistemaren helburua da dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-erregistroen zati handi bat integratzea. Horrez gain, Dekretuak Nekazaritza-ustiategien erregistro autonomikoen (REA) alderdiak arautu eta Nekazaritza-ustiategien koaderno digitalaren (CUE) ezarpen-datak zehazten ditu.
SIEX sistemaren bidez nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenaren esparruko erregistroen zati handi bat integratu nahi da, Nekazaritza Politika Erkidea eraginkortasun handiagoz aplikatu ahal izateko. Horretarako, ustiategien kudeaketa dokumentala sinplifikatu eta politiken aplikazioaren analisia erraztu nahi da.
Helburu hori lortzeko, SIEX sistema jada badauden erregistroen datu-baseen multzoa izango da; erregistro horiek sistema berriarekin elkarreragingarriak izan behar dute (RETO, PROLAC, ARCA, REGMAQ, REGANIP…).
Errege Dekretua 2023ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean. Salbuespen bakarra Nekazaritza-ustiapenaren koaderno digitala (CUE) izango da; hori 9. artikuluan dago ezarrita.
Nekazarien jardunaren jarraipena errazteko, berritasun nagusia Nekazaritza-ustiategien koaderno digitalaren nahitaezkotasuna da. Faseka ezarriko da, ustiategiaren tamainaren eta ekoizpen-orientazioaren arabera:
- 2023ko irailaren 1ean CUE indarrean sartuko da ustiategi hauetarako:
- Honako ezaugarri hauek gainditzen dituztenak:
- Laborantza lurren 30 ha
- Larre iraunkorren 30 ha
- Laborantza iraunkorren 10 ha
- Lur ureztatuen 5 ha baino gehiago dituzten ustiategiak
- Negutegi-partzelaren bat dutenak
- Honako ezaugarri hauek gainditzen dituztenak:
- 2024ko uztailaren 1ean CUE indarrean sartuko da gainerako ustiategietarako.
Administrazioek ustiategien esku jarri beharko dute CUEren sistema informatikoa 2023ko uztailaren 1etik aurrera, ustiategiek nahi izanez gero erabili ahal izateko.