Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena Ministerioak produktu fitosanitarioen ustiapenaren koaderno-eredu bat onetsi du.

Koadernoak modu ordenatu eta harmonizatuan biltzen ditu nekazaritza-ustiategietako titularrek erregistratu beharreko elementu guztiak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrari buruzko araudia betetzea errazte aldera. Araudi horrek ezartzen du derrigor erregistratu behar dela produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko informazioa eta bildu egin behar direla ustiapen hori kudeatzeko bestelako datu garrantzitsu batzuk.

Koadernoa paperezkoa edo formatu elektronikokoa izan daiteke.

Ustiategiko koadernoak bat egiten du irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko III. Eranskinean ezarritakoarekin. Horren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera-esparrua. Bestalde, bat egiten du otsailaren 9ko APA/326/2007 Aginduarekin, nekazaritza- eta basozaintza-ustiategietako titularren betebeharrak ezartzen dituenarekin, produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko informazioa erregistratzeari dagokionez.

Ustiapen-koadernoa – MAGRAMA