Europan elikagaietako pestizidak kontrolatzeko azken programan aztertutako lagin guztien % 97ren hondakin-maila legezko mailatik beherakoa zen (banaka-banaka aztertuta).

Laginen % 54k baino gehiagok ez zuten produktu kimiko horien aztarna atzemangarririk.

Elikagai ez ekologikoek maizago urratu zituzten legezko muga horiek produktu ekologikoek baino (% 3,1 eta % 0,8, hurrenez hurren)

EBtik kanpoko herrialdeetatik inportatutako elikagaietan bost aldiz gehiagotan urratu ziren legezko mugak EBko elikagaietan baino (% 7,5 eta % 1,4, hurrenez hurren).

MUGEN URRATZE GUTXIEN DITUZTEN ELIKAGAIAK

Lekarik gabeko ilarrak eta oliba-olioa (% 0,1 biek), garia (% 0,7) eta bananak (% 0,7). Ez da atzeman legezko mugen gainetiko kopurutik laranja-zukuetan edo animalia-jatorriko produktuetan (besteak beste, gurina edo arrautzak).

MUGEN URRATZE GEHIEN DITUZTEN ELIKAGAIAK

Brokolia (% 2,8), azalorea (% 2,1), mahaiko mahatsa (% 1,8), piperrak (% 1,4) eta berenjenak (% 1).

Ondorio horiek “The 2012 European Union Report on pesticide residues in food” izeneko txostenetik atera dira. Txosten horrek, 2012an, Europar Batasunean aztertu ziren 79.000 elikagai-laginen datuak biltzen ditu.

Emaitzen bertsio interaktiboa (Pdf jaitsi daiteke eta Adobe Reeader-en baino ezin da ikusi) – EFSA

Pestizida-hondakinak elikagaietan – ELIKA