Uztailaren 1ean, Ministerioaren Nekazaritza Ekoizpenaren Osasuneko Zuzendaritza Orokorrak baimendu egin zuen, salbuespen gisa, zenbait produktu fitosanitario merkaturatzea (besteak beste, klorpirifoz eta tiaklopridaz egindako intsektizidak), almendrondoaren "har buruhandiari" aurre egiteko.

Intsektizida horiek merkaturatzeko eta erabiltzeko baimenak honako epe hauetara arte egongo dira indarrean:

  • Klorpirifozegindakoak: 2014ko uztailaren 15etik azaroaren 11ra bitartean.
  • Tiaklopridaz egindakoak: 2014ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Hauek dira tratamenduak aplikatzeko baldintzak:

  1. Nekazari eta aplikatzaile profesionalek egingo dituzte, autonomia erkidegoko agintaritza eskudunen kontrolpean.
  2. Salbuespeneko baimen hau ezin da luzatu eta behin baino ez da gauzatuko.

Aragoiko gobernuak egin zuen baimen-eskaera, ez baitzegoen almendrondoaren har buruhandiari (Capnodis tenebrionis) aurre egiteko produktu fitosanitario baimendurik.

Baimen hori eta beste batzuk hedatzeko, Ministerioak 1107/2009 Araudiko 53. artikuluari heldu dio. Horren arabera, egoera berezietan, estatu kide batek baimendu egin dezake produktu fitosanitario bat merkaturatzea epe jakin batean, beste bitarteko batzuen bidez kontrolatu ezin den arrisku bati aurre egiteko.

Salbuespeneko baimenak dituzten pestiziden zerrenda eguneratua – MAGRAMA