Europako Batzordeko Elikakateko eta Animalien Osasuneko Batzorde Iraunkorrak adostu egin du fruta eta barazkietako perkloratoaren behin-behineko mailak ezartzea, eta estatu kideei eta operatzaile ekonomikoei eskatu die maila horiek betetzen direla zaintzea, bereziki negutegietako fruta eta barazkietan.

Horregatik guztiagatik, estatu kideek adostu zuten ez dela saihestu behar honako elikagai hauek merkaturatzea, kasu bakoitzean ezarritako erreferentziazko balioak, ondoren zehazten direnak, errespetatzen direnean:

  • Fruta eta barazkiak oro har 0,5 mg/kg
  • Salbuespenak: zitrikoak, pipitadun frutak, sustrai eta tuberkuluak, mahaiko mahatsak, espinakak, meloiak eta angurriak 0,2 mg/kg
    Hostodun barazkiak (espinaka, belar freskoak eta apioa salbu, betiere horiek guztiak negutegian edo estalpean hazten badira) 1,0 mg/kg

EFSAri dei egin zaio, gaiari buruzko ebazpen bat eman dezan; beraz, neurria behin-behinekoa da ordura arte. Ebazpena urtearen amaieran ematea espero da.

DG SANCO
BfR Gomendioak