Patata haztean edo biltegiratzean ager daitezkeen gaixotasunen artean, aipatzekoa da Mildiua edo ezkabia berankorra (Phytophtora infestans onddoak ekoitzitakoa).

Patatei eragiten dien gaixotasun garrantzitsuena da. Infekzioa tenperaturak jaistean eta hezetasuna handitzean gertatzen da, baina beharrezkoa da tenperaturek gora egitea onddoaren esporak ernetzeko.

Sintomak hostoen ertzetatik hurbil agertzen diren orban berdeak dira, beltz bihurtu eta zurtoinerantz hedatzen direnak. Erasoa oso gogorra bada, tuberkuluei ere eragin diezaieke, eta, ondorioz, usteldu egin daitezke.

Tuberkuluak kontrolatzeko, kaltetutakoak batu eta baztertu egin behar dira biltegiratu aurretik. Biltegiratuta daudenean, garrantzitsua da aireztatzea egokia izatea, tenperatura ahalik eta baxuen mantenduta.

Patataren Europako Batzordeak gida bat argitaratu du. Bertan, izurria uztatik kanpo mantentzeko edo, infekzioa gertatuz gero, eragina ahal beste gutxitzeko zenbait aholku praktiko ematen dira.

Mildiu-aren aurkako gida