Eraztun-itxurako usteldura Clavibacter michiganensis spp. sepedonicus bakteriak eragiten du, eta haren egoera hobetu egin da: agerraldi gutxiago jakinarazi dituzte.

Lehen aldiz, ez da gaixotasunaren agerraldirik jakinarazi Alemanian, eta badirudi Polonian egoera egonkor dagoela. Herbehereetan, hiru kasu bakarrik jakinarazi ziren kontsumo-patatetan. Beste alde batetik, nabarmen jaitsi da bakterio bidezko nekrosiaren kopurua Errumanian, nahiz eta jasotako laginen kopurua areagotu egin den.

Nolanahi ere, usteldura arrearen eragina handitu egin da.

Estatu kide batzuetan, bakterio patogenoa (Ralstonia solanacearum) aurkitzen dute oraindik ere, hazietan zein kontsumo-patatetan. Hungarian, besteak beste, hainbat kasu agertu dira. Aztertu zen R. solanacearum bakteria azaleko uretan edo patata ez den beste kutsadura-bideren batean ba ote zegoen, eta, horri dagokionez, ez dago aldaketa handirik.

Datuok Europako Batzordeak eginiko txosten honetatik hartu dira: Potato ring rot and brown rot surveys in the EU Annual Report 2013/2014.