2014ko urteko txostena. Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) 2014ko txostena argitaratu du, EBn landare arloko organismo kaltegarriei buruz. Txostenak 2014an jasotako jakinarazpenei buruzko estatistika giltzarriak biltzen ditu, baita 2010 eta 2014 urteen arteko joerak ere.

Ondorio nagusia da jakinarazpenen urteko kopurua nahiko egonkorra dela: ia 200 kasu berri urtero. Hala ere, oso modu desorekatuan banatzen da estatu kideen artean.

Txostenaren xedea da landare-sektoreari eragiten dioten organismo kaltegarrien egoerari buruzko ikuspegi orokorra izatea. Estatu kideek jakinarazi diote Europako Batzordeari 2014. urtean organismo horiek atzeman direla Europar Batasunean, 2000/29/CE Zuzentarauarekin bat etorriz.

Halaber, EBk txostenean adierazi du estatu kideek emandako informazioan gabeziak daudela. Jarraipenari buruzko informazioa izan beharko luke eta gabezia horrek zaildu egiten du EBko egoerari buruzko irudi argia eta eguneratua izatea; eta horrek, neurri berean, oztopatu egiten du, beharrezkoa den kasuetan, jarraipen egokia bermatzea.

Alderdi garrantzitsu horiek hobetzearren, EBk honako ekintza hauek gauzatu ditu:

  • 2014ko abenduan, onetsi egin zuen 2014/917/UE Erabakia, agerraldien jakinarazpenak eta estatu kideek hautemandako organismo kaltegarrien jarraipena egiteko arau xeheak ezartzen dituena.
  • Webgunean oinarritutako informazio-sistema garatzen ari dira, estatu kideekin batera; baita jakinarazpenen protokoloa ere.

Bestalde, txostenean nabarmendu egiten dira garrantzitsuak eta kezkagarriak diren zenbait organismo kaltegarriren eta agerraldiren jakinarazpenak, besteak beste honako hauenak:

  • Xylella fastidiosa. Oso hedatuta dago Italiako Lecce eskualdean. Han, 2013an identifikatu zuten lehenengo aldiz eta behin baino gehiagotan atzeman da beste herrialde batzuetatik inportatutako kafe-landareetan.
  • Trioza erytreae. “zitrikoen berdatze” larria eragiten du. EB kontinentalean atzeman zen lehengo aldiz.
  • Popilla japonica kakalardoak landare-mota ugari erasotzen ditu. EB kontinentalean atzeman zen lehengo aldiz.

Organismo kaltegarriei buruzko 2014ko txostena