Genetikoki eraldatutako landareek ingurumenean eragiten dituzten Arriskuak Balioesteko Gidaliburua eguneratu du EFSAk.

Oraingo honetan eguneratu eta osatu egin dira OGM (Genetikoki Eraldatutako Organismoak) landareen laborantzak ingurumenean izaten duen eragina balioztatzeko beharrezkoak diren berariazko zazpi eremu, eta horien artean honako hauek aipatuko ditugu:

  • Landare horiek inbaditzeko eta irauteko duten gaitasuna. Horretarako, aintzat hartu da OGM landareen eta eraldatu gabeko landareen artean gerta daitekeen gene-transferentzia.
  • Landareetatik mikroorganismoetara geneak transferitzeko aukera eta ondorioak.
  • Jomuga organismoen erresistentziaren bilakaera.
  • Jomuga ez diren beste organismo batzuetan gerta daitezkeen ondorioak.
  • Prozesu biogeokimikoak, besteak beste lurzoruaren osaeraren aldaketak.
  • OGM horiek landu, kudeatu eta biltzean erabiltzen diren tekniken balizko eragina.

Gidaliburuak, halaber, berariazko eskakizunak biltzen ditu honako arlo hauetarako: azterketa konparatiboa egin ahal izateko OGMak ez diren landareak egoki hautatzea, laborantza ereduen inguruneak, epe luzeko ondorioak eta landaren eta laborategien diseinu esperimentalak. Horiez gain, eskuratutako datuen azterketa estatistiko egokia egiteko baldintzak ere biltzen ditu.

EFSAren Gidaliburua: OGM Landareak