Malnutrizioak, bere itxura guztietan — desnutrizioa, mikromantenugailuen gabeziak eta gehiegizko pisua zein obesitatea — , kostu ekonomiko eta sozial onartezin eta altuak eragiten ditu era guztietako diru-sarrerak dituzten herrialdeetan. Nekazaritzaren zein elikaduraren mundu-mailako egoera 2013an: elikadura sistemak nutrizio hobe izateko txostenak dioenez, nutrizioa hobetzeko eta kostu horiek murrizteko abiapuntuak elikadura eta nekazaritza dira.

Nekazaritzaren arloko politikek eta ikerketek produktibitatearen hazkuntza babesten jarraitu behar dute, oinarrizko elikagaiei dagokienez. Era berean, arreta handiagoa jarri behar dute mantenugai asko dituzten elikagaietan nahiz iraunkorragoak diren ekoizpen-sistemetan.

Gobernuek, nazioarteko erakundeek, sektore pribatuak eta gizarte zibilak lagungarri izan daitezke kontsumitzaileek dieta osasungarriagoak hauta ditzaten, hondakinak murritz daitezken eta baliabideak modu iraunkorragoak erabil daitezen. Horretarako, beharrezkoa da informazio argi eta zehatza ematea, eta elikagai nutritiboak eskueran daudela ziurtatzea.

FAOren txostena (ingelesez)
Laburpena (gaztelaniaz)