Europar Batzordeak txosten bat argitaratu du nekazaritzan erabilitako nitratoekin kutsatutako urak babesteari buruz, 2008-2011 denboraldiko estatu kideen txostenetan oinarrituta. Bertan, alderdi hauek nabarmendu dira:

Kontrol sareak

Lurrazpiko urak kontrolatzeko estazioen kopuruak % 10 inguru egin du gora EB-27an (33.493 estazio) eta ur gezaren kasuan % 9 inguru igo da (29.018 estazio).

Uraren kalitatea

2008-2011 denboraldian, EB-27ko lurrazpiko uren estazioetako % 14,4k 50 mg nitrato/litro kopurua gainditu zuen eta % 5,9 40 eta 50 mg bitartean zegoen.Hobekuntza arina egon da aurreko denboraldiarekin (2004-2007) alderatuta.Nitrato kontzentraziorik baxuenak Finlandian, Suedian, Letonian, Lituanian eta Irlandan aurkitu ziren, eta altuenak Maltan eta Alemanian.Espainian estazioen % 56k 35 mg/l baino gutxiago zuen, eta % 25ek 50 mg/l baino gehiago.
Azaleko uretan, % 62,5ek 10 mg nitrato/litro baino gutxiago zuen, % 2,4k, berriz, litroko 40 eta 50 mg bitarteko kontzentrazioak izan zituen, eta % 2,4k litroko 50 mg baino gehiago zuen.Nitrato kontzentrazioetan batez besteko baxuenak Finlandian eta Suedian daude, eta ondoren Lituania, Portugal eta Herbehereak datoz. Altuenak, berriz, Maltan, Erresuma Batuan eta Belgikan.Espainian estazioen % 2k 50 mg/l baino gehiago zuten.

Eremu kalteberak izendatzea

2008arekin alderatuta, eremu kaltebera gisa izendatutako EBko azalerak guztira gora egin du, bereziki Errumanian, Belgikan, Espainian, Suedian eta Erresuma Batuan.

Arau hausteko prozedurak

2013ko ekainean 10 arau hauste irekita zeuden 8 estatu kideren aurka (Frantzia, Luxenburgo, Grezia, Polonia, Eslovakia, Bulgaria, Italia eta Letonia) eta 7 eskaera pilotu bideratu dira 7 estatu kidetan (Belgika, Bulgaria, Suedia, Malta, Txipre, Txekiar Errepublika eta Estonia).

Ondorio nagusiak

  • Nekazaritzaren presioak behera egin du, modu uniformean izan ez bada ere, behi, ardi eta txerri aziendaren kopuruari dagokionez, eta egonkor mantendu da etxeko hegaztien kasuan.Era berean, ongarri kimikoen kontsumoak behera egin du, epe luzerako joerarekin jarraituz.
  • Uraren kalitate kontrola hobetu egin da, lurrazpiko eta azaleko urak kontrolatzeko estazio kopuruak gora egin baitu.
  • Frogatu egin da 91/676/CE Zuzentarauak laguntzen duela amoniakoa eta oxido nitrosoaren isurpenak murrizteko, simaurraren kudeaketa hobetzeko eragin globala duelako eta ongarriak hobe erabiltzen direlako, laboreen beharretara bakarrik mugatuta.

Batzordearen Txostena – Nekazaritzan erabilitako nitratoak