Ustiategi txikiak EBn oraindik ere nagusi den nekazaritza sozialaren eredu dira, eta eredu hori bizi egin daiteke (eta bizi egin behar du) nekazaritzako goi eskalako beste eredu batzuekin.

Hori dela eta, Europako Legebiltzarrak (EL) Nekazaritza eta Landa Garapena Batzordeari eskatu dio txosten bat egin dezala, nekazaritzako ustiategi txikien etorkizunari buruz.

Txostenaren arabera, Europan behera egin du nekazaritzako eta industriako ustiategien kopuruak. Joera hori gorabehera, txostenean azpimarratu egiten da krisi garaietan pertsona gehiagok egiten dutela lan ustiategi txikietan; izan ere, jende asko langabezian geratzean, itzuli egiten dira landa-eremuetara.

Erronka nagusienetako bat da definitzea ustiategi txiki bat zer den Europa mailan. Dimentsio ekonomikoetan (UDE) eta ustiategiko langileen kopuruan oinarritutako definizioak daude. Horrek urteko lanaren unitatearen oinarria (UTA) osatzen du. Hala ere, azken boladan gero eta ezagunagoa den kategoria berri bat ere badago: ekoizpen estandarra (PE), euroetan adierazten dena. RICA (Nekazaritzako Kontabilitate Informazioaren Sarea) tipologia berriaren arabera, oso enpresa txikiak dira 8.000 eurotik beherako ekoizpen estandarra dutenak, eta enpresa txikiak 8.000 eta 25.000 euro arteko ekoizpen estandarra dutenak.

Definizio ohikoena nekazaritzako azalera erabilgarriaren (NAE) irizpidean oinarritzen da, eta ustiategi txikiak dira NAE 2 edo 5 ha baino gutxiago dutenak. Bi hektareen irizpidea hartzen bada, EBko ustiategien ia erdia dago talde horretan.

Txostena