"El valor social, económico y ambiental de la productividad agrícola en la Unión Europea" izeneko azterlana argitaratu du Elikadurarako eta Nekazaritzarako Humboldt topaketa-foroak. Irabazi-asmorik gabeko foroa da eta Berlinen du egoitza.

Azterlan horretan balioetsi egiten dira EBko produkzio nekazaritzak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duen eraginari buruzko datuak. Produkzio-nekazaritzak teknologia modernoa erabiltzen du, besteak beste: nekazaritzako makinak, hazi-mota berriak, ongarri organikoak eta/edo mineralak, eta produktu fitosanitarioak.

Emaitzekin bat, EBn nekazaritzaren produktibitatean portzentaje-puntu bat gora egiteak honako hau dakar:

  • Urtean 10 milioi pertsona baino gehiago elikatzea.
  • Europako nekazaritzan sortutako gizarte-ongizatea areagotzea, 500 milioi pertsona inguru.
  • EBko nekazari baten urteko diru-sarrerak, batez beste, 500 euro gehitzen laguntzea.
  • CO2 isurien kopurua 220 milioi tona gutxiago izatea.
  • Bioaniztasun globala zaintzea, oihan tropikaleko fauna eta floraren 600.000 hektareen maila baliokidean.

Azterlana: nekazaritzaren produktibitatea Europan