EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren zimurduretako birusaren arriskua (SCV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak.

Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira:

Sarbideak

Bi sarbide nagusi identifikatu ziren:Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Sartzeko aukerak aztertzean adierazi zen aukerok gutxi zein moderatuak (ziurgabetasun-maila handiarekin) izan zitezkeela.

Ezartzea

Ezartzeko aukerak handiak zirela adierazi zen, ziurgabetasun-maila txikia izanik; izan ere, egiaztatu da SCV estatu kide askotan atzeman dela, eta birusa ezartzeko ingurumen eta biologia arloko aurre-baldintza guztiak betetzen direla.

Hedatzea

Bitarteko naturalen bidez tokian hedatzeko aukerak direla eta, adierazi zen gertagarri xamarrak izan zitezkeela. Bektoreen bidezko hedatzea, berriz, ez da beste birus batzuen kasuan (besteak beste, marrubiaren hostoetako ertz horiaren birusa, SMYEV) bezain eraginkorra.

Lotutako ziurgabetasuna handia da; izan ere, bektoreen biztanleriaren tamainari buruzko ezagutza mugatua da. Ez dago, halaber, honako hauei buruzko informaziorik: tenperatura-aldaketen eragin posiblea (benetako bizitzaren baldintzetatik hurbilagoa) eta SCVren latentetasun-epearen iraupena, eta, ondorioz, ezinezkoa da jakitea klima-baldintzek zein neurritan eragin dezaketen afidoen bidezko transmisioan. Gainera, informazio falta dago landu gabeko ingurumeneko gordailuen inguruan.

Giza bitartekoen bidez distantzia handietan hedatzeko aukera gutxi dago; izan ere, jatorrian nahitaezkoak ez diren ziurtapen-sistemek behar bezala saihesten dute birusarekin infektatutako ereite-materialak hedatzea. Ziurgabetasun-maila ertaina da, datuak falta direlako landatzeko landareen erkidegoen arteko merkataritzaren bolumenaz eta birusaren eraginaz.

Arriskua murrizteko aukerak

Arriskua murrizteko aintzat hartutako aukeretatik bakar bat ere ez da oso eraginkorra, sartzeko arriskua murriztu ahal izateko.

Erkidegoen artean ziurtatutako materialen edo izurriterik gabeko eremuetako zein ekoizpen-izurriterik gabeko lekuetako materialen inportazioa edo salerosketa debekatzea eta mugatzea dira aukera eraginkorrenak, sartzeko arriskuari edo hedatzea handitzeko arriskuari aurre egiteko. Debekatzea eta ziurtatzea ere aukera eraginkorrenen artean daude.

Aukerak konbinatzearen (kultur jarduerak, ziurtatzea, baztertze-baldintzak, aldaera toleranteak) eraginkortasuna eta bideragarritasuna handiak edo oso handiak dira.

EFSA-Landareen osasuna: marrubiak