Berrikuntza nagusia da Batzordearen barruan Higiene eta Trazabilitate Atala sortu dela, eta berari dagokiola arlo horretan Europako araudiak ezartzen dituen betebeharrak abiaraztea. Horrela, honako hauek dira nekazaritzako lehen ekoizpenaren arloan abiarazi beharreko betebeharrak:

  • Nekazaritzako ustiategien erregistroa egitea.
  • Eraginpeko sektoreekin batera, higiene-jardunbide egokien gidak egitea.
  • Higienearen kontrol ofizialen programak ezartzea.

Betebehar horiek betetzea ahalbidetzen duten neurriak 2014an egingo direla aurreikusi da, 2015. urtean erabat eragingarriak izan daitezen.

Batzordearen asmoa da honako arlo hauetako ekintzak bateratzea eta abiaraztea: landareen osasuna, babes fitosanitariorako baliabideak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra, eta trazabilitatea eta higienea nekazaritzako lehen ekoizpenean.

Batzorde Fitosanitarioa 1998an eratu zen, funtzionamenduari dagokionez MAGRAMAren Nekazaritzako Ekoizpenaren Osasunaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako lankidetza-organo gisa.

MAGRAMA-fitosanitarioak