Lursail-ek emandako datuen arabera, honako hauek dira 2012ko nekazaritza-urtearen ezaugarri nagusiak Euskal Herrian: negu normal-lehorra, udaberri oso hezea (prezipitazio balore altuak) eta prezipitaziorik gabeko uda (batez ere abuztua; batez besteko tenperatura altuxeagoa izan da datu historikoekin erkatuz gero). Lehorteak laborantzan duen eraginari dagokionez, besteak beste, honako hauek dira aipagarriak:

  • Laboreak. Uztailean bildu ziren laboreek oso baldintza egokiak izan zituzten hazteko eta biltzeko. Errendimendua oso ona izan zen eta zenbait eremutan errekorra lortu zuten.
  • Mahatsa Arabako Errioxan. Kanpaina osoan ez du ia euririk egin eta lehorte-egoera larria jasan du. Kanpaina honetan mahats-errendimendua nabarmen murriztea espero da.
  • Olibak. Oliba-uzten inguruko aurreikuspenak oso negatiboak dira, eta zenbatetsi dute galera % 60-70ekoa izango dela, urte arrunt batekin konparatuz gero. Nolanahi ere, oraindik ez da bilketa hasi eta ez dago daturik.

EAEko lehorteari buruzko datu gehiago