Landare-espezieak eta horien estraktuak elikagaietarako gehigarri gisa erabil daitezkeen ala ez balioztatzeko gidaliburua
EFSAk gidaliburu bat argitaratu du. Horren helburua da gehigarri gisa erabiltzen diren landare-espezieen eta horien estraktuen segurtasuna balioztatzea. Gidaliburua, halaber, baliagarria izan daiteke elikagaietan eta pentsuetan erabil daitezkeen ebaluatzeko ere. Gidaliburuan zehazten dira, batetik, zein ezaugarri izan behar dituen landare-espezie batek "ustez segurutzat" kalifikatua izateko, eta, bestetik, ondoren egingo den balioztapena. Bestalde, zerrenda bat osatu da elikagaietarako gehigarri gisa erabiltzeko ustez kaltegarriak izan daitezkeen espezieak biltzeko.