MAGRAMAk 63 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Landa-garapenerako 2014ko Etengabeko Prestakuntza Programaren esparruan, landa ingurunean eragin handiena duten eta garapen iraunkorrean inplikatuta dauden pertsona eta taldeentzat.

Ikastaro eta jardunaldi horiek oso arlo ezberdinak hartzen dituzte euren baitan, besteak beste: nekazaritza- eta baso-ustiategien modernizazioa, suteen aurkako borroka, uraren kudeaketa sail ureztatuetan, elikagaien kalitatearen kontrola, animalien ongizatea eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreforma.

Ikastaroak San Fernando de Henareseko (Madril) Centro Nacional de Capacitación Agrarian (CENCA) emango dira. Ikastaroak otsailaren 19an hasiko dira, eta programa zein izen-emateko eskariak honako helbide honetan eskura daitezke:

Prestakuntza