Laborantza ekologikoaren azalera 5 aldiz biderkatu da azken 10 urteotan. 2011. urtean, Espainian inskribatutako laborantza ekologikoaren azalera 1.845.039,10 hektareakoa zen (36.364 operadore); 2000. urtean, berriz, 380.920 hektarea besterik ez zeuden inskribatuta (x 4,84).

Emaitza hori ondorioztatzen da MAGRAMAk duela gutxi argitaratu duen “Caracterización del sector de la producción ecológica española en términos de valor, volumen y mercado” (Espainiako ekoizpen sektorearen karakterizazioa balio, bolumen eta merkatu aldetik) izeneko txostenean. Espainiako estatuan:

  • Olibondoak oraindik ere laborantza ekologiko garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du, inskribatutako azalerari dagokionez, baita zerealak, fruitu lehorrak, mahatsondoak, eremu berdeetan lortutako bazkak, lekaleak eta fruta eta barazki freskoak ere.
  • Zazpi Autonomia Erkidegok ekologia industriaren jardueraren % 77 inguru dute. Horien artean, aipatzekoak dira Andaluzia, Katalunia eta Valentziako Erkidegoa.
  • 813 milioi euroko balioa du Espainiako 2011ko ekoizpen ekologikoak, hau da, 2009. urtean baino % 25 gehiago.

Euskal Autonomia Erkidegoan, jarraian adierazitako hauek dira garrantzirik handiena duten ekoizpen sektoreak, inskribatutako hektarea kopuruari begira:

  1. Mahatsondoak 209 hektarea.
  2. Laboreak 165 hektarea.
  3. Fruituak 133 hektarea.
  4. Eremu berdean lortutako bazkak 120 hektarea.