Mopest proiektuaren helburua da berrikustea Europako kultiboetan izurriak ezarri, garatu eta hedatzeko gaur egun dauden ereduak, horiek eredu igarleetan erabili ahal izateko eta etorkizuneko izurrien eragina murrizteko.

Horretarako, sistema erkidea adostu dute dokumentazioa igortzeko eta webgunea prestatu dute informazio erabilgarri guztia argitaratzeko. Web plataforma horrek bilatzailea ere badu, orain artean bildutako eredu guztiak erakusteko. Guztira, 200 bat eredu dira eta horiek aztertzeko aukera izango dute web gunearen erabiltzaile baimenduek. Lotura honetan duzu kontsulta egiteko moduari buruzko informazio gehiago:

Dokumentua