BfRk osatu egin du osasunerako arriskuaren ebaluazioari buruzko txostenaren zirriborroa, eta EFSAri bidali dio. Berrebaluazio-prozesu honen ondorio gisa ezarri da glifosato substantzia aktiboak ez duela propietate kantzerigenorik, ezta mutagenikorik ere. Gainera, ez da toxikoa ugalkortasunerako, ugaltzeko eta enbrioien/fetuen garapenerako, laborategiko animalien artean.

Glifosatoa herbizida gisa sarri erabiltzen den printzipio aktiboa da, eta gaur egun Europar Batasunaren alderdi bat printzipio hori berrebaluatzen ari da. Bada, produktu fitosanitarioen osagai aktiboen maiztasun jakin bateko berrebaluazioa ohiko prozedura da, eta Europako Batzordeak egiten du. Berrebaluazio berri honen emaitzen ondoren, Batzordeak erabaki egingo du substantzia aktiboa etorkizunean landareak babesteko produktu fitosanitarioetan erabil daitekeen.

BfR-ren ustez, badago ebidentzia nahiko esateko glifosatoa duten herbizida batzuen tokikotasuna produktu fitosanitarioen laguntzailekideen emaitza dela (esate baterako, surfaktante gisa erabilitako tallow aminak). Beraz, BfRk laguntzailekideen inguruko arreta eskatu du, eta bere txostenean tallow aminen ebaluazio toxikologikoa ere jaso du.

Berrebaluazioan 150 azterlan toxikologiko baino gehiago hartu dira aintzat. Eskueran zeuden azterlan toxikologiko guztiak (300 inguru) berrebaluatu dira eta, bestalde, 900 zientzia-argitalpen aintzat hartu eta 200 argitalpen baino gehiago berrikusi dira.

Halaber, BfRk hasitako eta Hannover-eko Goi-mailako Albaitaritza Eskolak egindako ikerketa-lan batean aztertu egin ziren mikrobio-metabolismoan glifosatoa zuten herbiziden eragina eta hausnarkarietako mikrobio-komunitateak. Azterlan horretako emaitzek iradokitzen dute ez dagoela eragin kaltegarririk hausnarkariaren mikrofloran. Zehazki, ez da adierazi Clostridium bakterioak biderkatzeko ahalmena duenik glifosatoaren eraginpean.

BfR- glifosatoa