FVOk egindako ikuskaritza honen xedea izan da Espainian elikagaietan genetikoki eraldatutako organismoak (OGMak) kontrolatzeko sistema ofiziala balioztatzea. Halaber, ingurumenera nahita egindako isuriak eta aurreko misioan (2005ko martxoan egindakoa) identifikatutako gabeziak konpontzeko hartutako neurriak ere balioztatu dira.

Txostenak, besteak beste, honako ondorio hauek eskaintzen ditu:

  • Oro har, OGMak kontrolatzeko sistema ofiziala ondo egituratuta dago.
  • Gabeziak atzeman ziren kontrolak benetan aplikatzean, bereziki honako hauek: akreditatu gabeko laborategiak erabiltzea eta eskualde mailan berariazko kontrol-prozedurarik ez izatea.
  • Genetikoki eraldatu gabeko hazietan genetikoki eraldatutako materiala ezinbestean atzemateko “de minimis” mugak urratu egiten du EBko legedia; izan ere, OGMen presentzia etiketan ez jakinarazteko ezarritako muga % 0,5 baino txikiagoa da.

2005eko txosteneko hiru gomendioetatik bi egoki bete dira. Baina, laborategiaren akreditazioari buruzkoa oraindik ez da bete.

FVOren ikuskaritza-txostena: OGMak Espainian