Elikagaietan aztertutako laginen % 95ek ez zuen honako substantzia hauen hondakin kuantifikaturik: benzalkonio-kloruroa (BAC) eta didezil metil amonio-kloruroa (DDAC).

16 Estatu kidek eta Norvegiak, guztira, barazki, fruta, fruitu lehor, animalia-jatorriko produktu, jaioberrientzako elikagai, labore eta bestelako landare-produktuen 5.472 lagin aztertu zituzten 2012ko azarotik 2013ko apirilera bitartean.

Atzemate positibo gehien DDAC substantzietan eta BAC n = 10-16 (10-16 BACak) baturan egin ziren. Bada, substantzia horien batez besteko balio handienak, hala gutxieneko nola gehieneko mugan, animalia-jatorriko produktuen (3,64 mg/kg) eta fruta eta fruitu lehorren (14,4 mg/kg) kategorietan aurkitu ziren, hurrenez hurren.

EFSA-elikagaietako hondakinen monitorizazioa