Beste eremu batzuetan bezala, Ekialdeko Europa eta Asia Erdialdea minberak dira klima-aldaketaren eta horrek eragin ditzakeen ondorio sozioekonomikoen aurrean.

Herrialde guztiek bizi dituzte tenperatura beroagoak, hidrologia aldakorrak, muturreragoko fenomenoak (esate baterako, uholdeak eta lehorteak) eta negutegi-efektua eragiten duten gasak atmosferan; baina, herrialdeon erantzun-ahalmen finantzario eta instituzionala ez da berbera.

Nolanahi ere den, orain urte batzuetara arte klima-aldaketaren aurkako borroka-foku nagusia isuriak gutxitzea (murriztea) izan da, ez beste herrialde batzuei laguntza ematea, klima-aldaketak gaur egun dituen eraginei edo eragin ditzakeen eraginei aurre egiteko, natur edo giza sistemetan egokitzapenak eginez.

Horren ondorioz, ECAk (Europako eta Asia Erdialdeko Munduko Bankuko taldea) dokumentu bat argitaratu du, non jaso egiten baitira azken aldiko esperientzietan ikasitako lezioak. Halaber, etorkizunean klima-aldaketara egokitzeko norabideak proposatzen dira dokumentu horretan.

Klima aldaketa-ECA