EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren hostoaren ertz horiaren birusaren arriskua (SMYEV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak.

Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira:

Sarbideak

Bi sarbide nagusi identifikatu ziren: Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Lehenengo bidea besterik ez zen garrantzitsutzat jo. Sartzeko aukerak aztertzean adierazi zen aukerok gutxi zein moderatuak (ziurgabetasun-maila handiarekin) izan zitezkeela.

Ezartzea

Ezartzeko aukerak handiak zirela adierazi zen, ziurgabetasun-maila txikia izanik. SMYEV Estatu kide askotan ezarri da jada, eta beste horrenbeste ezartzen zaio bere bektore nagusiari, C. fragaefoliiri.

Hedatzea

Bitarteko naturalen bidez tokian hedatzeko aukerak direla eta, adierazi zen gertagarri xamarrak edo gertagarriak izan zitezkeela. Lotutako ziurgabetasuna ertaina da; izan ere, bektorearen bidez hedatzearen efizientziari eta bektoreen biztanleriaren tamainari buruzko ezagutza mugatua da. Gainera, informazio falta dago landu gabeko ingurumeneko gordailuen inguruan.

Giza bitartekoen bidez distantzia handietan hedatzeko aukerak gutxi dira; izan ere, jatorrian nahitaezkoak ez diren ziurtapen-sistemek behar bezala saihesten dute birusarekin infektatutako ereite-materialak hedatzea. Ziurgabetasun-maila ertaina da, datuak falta direlako landatzeko landareen erkidegoen arteko merkataritzaren bolumenaz eta birusaren eraginaz.

Egungo legeria

Egungo legeriak (2000/29/EE Zuzentaraua) zenbait ahulgune ditu: bistako ikuskaritza ez-eraginkorra eta SMYEV ezarrita duten zenbait herrialdetako salbuespenak edo indargabetzeak. Egungo legeria baztertzen bada, ez da ondorio handirik aurreikusten, baldin eta industriak aldi berean zabal ezarritako ziurtatze-jarduera bertan behera uzten ez badu (eta, horren ondorioak ikusita, ez dirudi horretarako aukera asko dagoenik).

Arriskua murrizteko aukerak

Erkidegoen artean ziurtatutako materialen edo izurriterik gabeko eremuetako zein ekoizpen-izurriterik gabeko lekuetako materialen inportazioa edo salerosketa debekatzea eta mugatzea dira aukera eraginkorrenak, sartzeko arriskuari edo hedatzea handitzeko arriskuari aurre egiteko. Debekatzea eta ziurtatzea ere aukera eraginkorrenen artean daude.

Aukerak konbinatzearen (kultur jarduerak, ziurtatzea, baztertze-baldintzak, aldaera toleranteak) eraginkortasuna eta bideragarritasuna handiak edo oso handiak dira.

EFSA-Landareen osasuna: marrubiak