AESANek argitaratu egin ditu 2012an zehar egindako programaren emaitzak, eta bat ez datozen laginen kopurua 27 izan da (kopuru osoaren % 1,22). Aipatutako 27 laginetatik, 25 frutak eta barazkiak dira, 1 prozesatutako produktuak eta 1 animalia-jatorriko produktuak. Aintzat hartu behar da hondakinen gehienezko mugak (HGM) gainditu dituzten lagin batzuek adostasuna lortu dutela, ziurgabetasun analitikoa dela eta.

Guztira 2.210 lagin aztertu dira, eta lortutako emaitzak honako taula honetan jaso dira:

Matriz de la muestra Total Sin residuos Con residuos
< LMR
Con residuos
> LMR
No
conforme
Animalia-jatorriko produktuak658602 35 21 1
Haurrentzako produktuak136 136000
Laboreak38281000
Produktu prozesatuak3162268911
Frutak, barazkiak10625594653825
GUZTIRA221015515996037

HGMak gainditzen dituzten produktu fitosanitarioen hondakinak, fruta fresko edo izoztuen kasuan, hauek izan dira: loxyniloa, akrinatrina, imazalila, Propizamida, etab. Bestalde, barazki fresko edo izoztuetan: linuroia, klorpirifoak, endosulfana, oxamiloa, ditiokarbamatoak, etab. Animalia-jatorriko produktuei dagokienez, atzemandako hondakina Lindanoa izan zen.

AESAN – Hondakinen zaintza-programa (2012)