Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioak eskuliburu bat argitaratu du ekoizpen ekologikoan praktika egokiei buruz. Gidaliburuak erreferentzia egiten die landaresien erabilerari eta horiek izurrien kontrolean duten eginkizunari.

Gidaliburu horretan, batetik, zerrendatu egin dute zergatik garatzen dituzten landaresiek izurrien aurkako etsai naturalak, eta, bestetik, zehaztu egin dute zein izurri mota kontrolatzen den landaresien bidez. Eskuliburuak “BUENAS PRACTICAS EN PRODUCCION ECOLOGICA: FUNCIONALIDAD DE LOS SETOS” (ISBN 978-84-491-0858-7) du izenburua, eta honako helbide honetan eskura daiteke: MARMen denda birtuala.