Oro har, Espainian Kontrol Sistema egokia ezarri da, agintari eskudunak izendatu dira eta egin beharreko betekizunak argi banatuta daude tartean dauden kontrol-agintaritza eta -organismoen artean.

Horixe da, hain zuzen ere, FVOk Andaluzia eta Valentzia bisitatu ostean, Estatuaren inguruan egindako txostenaren ondorioetako bat; izan ere, bi autonomia-erkidego horiek hautatu zituzten, produktu ekologikoak kontrolatzeko Espainian ezarritako sistema ebaluatze aldera.

Besteak beste, txosteneko ondorio hauek azpimarratu nahi ditugu…

Gune sendoak

  • Agintaritza eskudunen eta kontrol-agintaritzaren arteko koordinazioa egokia da.
  • Kontrol-organismoak EN 45011 arauaren arabera daude egiaztatuta, eta agintaritza eskudunek onetsi dituzte.
  • Barneko ikuskaritzak erregularki egiten dira.
  • Badago produktu ekologikoen inportazioa kontrolatzeko sistema.

Ahulguneak eta hobetu beharreko arloak

  • Produktu ekologikoen inportazioen inguruan egindako kontrola urritu egin da; izan ere, inportatzaile guztiek ez dute aldez aurretik ematen inportazioen berri, eta, ondorioz, agintaritza eskudunak ezin du ziurtatu ikuskatze-agiria.
  • Bisitatutako autonomia-erkidegoetan txikizkariei (azken kontsumitzaileari saltzea) ez zaie kontrolik egiten edo inoiz gutxitan egiten zaie.
  • Produktu horien operatzaileen zerrendan dokumentazioa ez dago eguneratuta.

Final report of an audit carried out in Spain in order to evaluate the control systems for organic production and labelling of Organic Products – CE