2008an 70.000 elikagai-lagin aztertu ziren, eta EFSAk egin duen txostenean jakinarazi du lagin horien % 96,5k ez zituztela gainditzen Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak). Halaber, adierazi du 2007an laginen % 4,2k gainditzen zituztela LMRak, eta 2008, berriz, laginen % 3,5k baino ez.

Bestalde, azterketa egin zuten urtean ez zen hondakinik antzeman laginen % 62,1ean. Aurreko urteetan (2005 eta 2007), ordea, ez zen landare-osasunerako produktuen hondakinik antzeman laginen % 52,7an eta % 58an, hurrenez hurren.

Datu horiek aztertuta, EFSAk baieztatu du ez dagoela arriskurik inolako pestizidekiko epe luzeko esposizioetan. Esposizio akutuari dagokionez, egoera okerrenean baino ez da arriskurik izaten, eta hori inoiz gutxitan gertatzen da.

EFSAren txostena 2008