Europako Batzordeak 2020ko apirilaren 27ko 2020/585 EXEKUZIO ERREGELAMENDUA (EB) argitaratu du. Bertan zehaztuta dago plagizidek landare- eta animalia-jatorriko elikagaietan uzten dituzten hondakinen gehieneko mugak (LMR) kontrolatzeko urte anitzeko programa (2021, 2022 eta 2023). Horren bidez, gainera, kontsumitzaileek produktu horiekiko duten esposizio-maila ebaluatu nahi da. Erregelamendua 2021ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Erreglamendu honek,  2019/533 EXEKUZIO ERREGELAMENDUA (EB) indargabetzen du, hala ere, erreglamendu hau 2020an hartu beharreko laginetan indarrean jarraituko du.

Kontuan hartuta dietaren osagai nagusiak hogeita hamar eta berrogei elikagai artean izan ohi direla, programa berriak proposatzen du laginak biltzea eta analisiak egitea landare-jatorriko hogeita hamar (30) produkturi eta animalia-jatorriko sei (6) produkturi, urte bakoitzean hamar (10) eta bi (2) produktutan banatuta, hurrenez hurren.

Estatu kideek 2022, 2023, eta 2024ko abuztuaren 31ko aurkeztu beharko dituzte 2021, 2022, eta 2023ko laginen analisien emaitzak, hurrenez hurren.

2021 eta 2023 artean, landare- eta animalia-jatorriko

36

produkturen langinak hartu eta aztertuko dira

Erregelamenduaren I. eranskinean, jarraian jasotako produktuen zerrendaz gain, analisien xede izango diren produktu fitosanitarioen zerrenda dago jasota.

Lagin horiez gain,  2021ean, zerealak oinarri dituzten haurrentzako elikagai eraldatuen hamar (10) lagin hartu eta aztertuko dituzte; eta 2022an, berriz, bularreko haurrentzako eta adin txikiko haurrentzako elikagaien –lehen eta ondoren aipatutakoetatik desberdinak– beste hamar (10) lagin; 2023an, berriz,  estatu kide bakoitzak bularreko haurrentzako prestakinen bost (5) lagin hartu eta aztertuko ditu, eta jarraipen-prestakinen beste bost (5);.

Erregelamenduaren II. eranskinean dago jasota estatu kide bakoitzak zenbat lagin bildu eta aztertu behar dituen. Hona hemen espainiar estatuari dagozkionak:

1.taula. Espainiar estatuak merkantzia bakoitzetik hartu eta aztertu behar dituen laginen kopurua.

* nekazaritza ekologikotik datozen merkantzien laginak hartu beharko dira, posible bada, estatu kide bakoitzean merkantzia horientzako ezarritako merkatu-kuotaren proportzioan (gutxienez lagin bat).

Ohar teknikoak

Erregelamendua aplikatzean aldez aurreko zenbait kontu hartu behar dira aintzat:

  • Kontrol-programen emaitza analitikoak kontuan hartu dira bermatzeko kontrol-programak barne hartzen duen plagiziden sortak ondo ordezkatzen dituela benetan erabiltzen diren plagizidak.
  • Estatu kideen artean guztira bildu beharreko laginen kopurua zehazteko, EFSAren (Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza) txosten bat hartu da kontuan, zeinak ondorioztatzen baitu posible dela LMRak gainditzeko tasa bat zehaztea, % 1etik gorakoa, % 0,75eko errore-marjinarekin. Horretarako seiehun eta laurogeita hiru (683) lagin-unitate aukeratu behar dira gutxienez hogeita hamabi (32) elikagai desberdinentzat.
  • Batzordearen dokumentu hau hartuko da azterketetarako oinarrizko prozedura gisa: Analytical quality control and validation procedures for pesticide residues analysis in food and feed.
  • Plagizida-hondakin baten definizioan beste substantzia aktibo, metabolito edo degradazioa nahiz erreakzio dakarten produktu batzuk sartzen badira, konposatu horiek bereizita jakinarazi behar dira, baldin eta banaka neurtzen badira.
  • Laginak biltzeko loteak ausazka aukeratuak izango dira. Laginak biltzeko prozedurak bat etorriko dira 2002/63/CE Zuzentarauarekin, zeinetan jasota baitaude Codex Alimentarius-ak gomendatutako laginketarako metodoak eta prozedurak.