Europako Batzordeak debekatu egin du Indiako zenbait fruta eta barazki inportatzea: Colocasia sp (taroa, Eddoa) Mangifera sp, (mangoa), Momordica sp (kuia mikatza), Solanum melongena (alberjinia) eta Trichosanthes sp (suge-kuia). Xedea da EBra esportatutako produktuen ziurtagiri fitosaniotarioaren sistemaren gabezia garrantzitsuei aurre egitea.

EBra iristean, izurri "kuarentenarioak", batik bat intsektuak (Europakoak ez diren fruta-euliak), dituzten bidalketa ugari geldiarazten dira. Horren ondorio da, debekatzeko erabakia.

Debekatutako produktuak Indiatik EBra inportatutako fruten eta barazkien % 5 baino gutxiago badira ere, izurri berriak sartzeko aukera arazo larria da EBko nekazaritza eta ekoizpenerako. 2013an, izurriak atzeman ziren Indiatik EBra inportatutako fruta eta barazkien 207 bidalketatan.

Neurriak maiatzetik aurrera aplakatuko dira, eta 2015eko abenduaren 31 baino lehen berrikuspena egingo da.

Europako Batzordea – Landareen Osasuna