Landareen Osasunerako Panelak balioetsi egin zuen honako birus hauen izurrien arriskua Europako Batasunerako (EB): Arabisaren mosaikoaren birusa (ArMV), marrubiaren eraztun itxurako orban latentea, mugurdiaren eraztun itxurako orbana (RpRSV), eta tomatearen eraztun beltzeko orbana (TBRV). Halaber, identifikatu egin zituen arriskuak murrizteko aukera posibleak.

Honako hauek dira adituen panelaren ondorio nagusiak:

  • Lau birusak arriskuak ebaluatzeko eremuan daude. Hala ere, ArMV salbuespena da, EBtik kanpo ere hedatzen baita. Lau birus mota horiek nematodo bektoreak dituzte. Horiek arriskuak ebaluatzeko eremuan asko ugaltzen dira eta birusak tokian bertan hedatzen laguntzeko gaitasuna dute. Honako hauek dira arrisku-egoeran dauden uzta nagusiak: Fragaria, Rubus, Ribes eta Vitis. Laurak landatzen dira EB osoan.
  • Sarbideari dagokionez, hiru identifikatu zituzten: landatzeko landareak, landare ostalarien landare-zatiak eta lurzorua. Sartzeko aukera honela sailkatu da: oso aukera gutxi edo aukera ertaina ArMVrentzat, eta oso aukera gutxi edo ia aukerarik ez RpRSV, SLRSV eta TBRV birusentzat.
  • Hedatzeari dagokionez, bi egoera aztertu ziren. Badago bide naturalen bidez tokian bertan hedatzeko aukera; izan ere, ezin da ekidin nematodoek transmititutako birusak hedatzea nematodo bektoreak dauden soroetan. Horrekin lotutakoz zalantzak txiki edo ertaintzat jo zituzten, ez baitzuten informazio osorik bektoreen banaketari buruz. Giza baliabideen bidez urrutira hedatzeko aukerarik ia ez dago edo aukera gutxi daude; izan ere, egiaztatze-sistemek ez dituzte estaltzen eramaile guztiak, eta, ondorioz, ereiteko material kutsatuak eta haziak merkaturatzean heda daitezke.

EFSA- landare-osasuna, izurriak