Globodera pallida eta Globodera rostochiensis nematodoak (azken hori, batik bat) oso hedatuta daude Europan. Nolanahi ere, ereindako patata-motek badute Europako nematodo honen aurkako erresistentzia-maila jakin bat. Hori dela eta, eragiten dituen kalteak oso txikiak dira.

Alabaina, EFSAk Hegoamerikatik nematodo-genotipo bat iristeak izan dezakeen eragina aztertu du, aintzat hartuta Europako patata-mota batzuetan eragina izan dezakeela.

Europako nematodoaren banaketa ikusita eta Europako patata-motek Hegoamerikako genotipoarekiko erresistentziarik ez dutela egiaztatu ondoren, EFSAk ondorioztatu du oso garrantzitsua dela gaur egungo neurri fitosanitarioei eustea, kanpoko genotipoaren kolonizazioa ekiditeko.

EFSAren iritzia: Nematodoak Patata