Zenbait erosketa-zentralek Espainiako fruta- eta barazki-ekoizleei egindako hainbat eskakizun direla eta, ekoizleok ongarrien hornitzaileei eskatzen ari zaizkie euren produktuetan perkloratorik ez dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

Hori dela eta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko (MAGRAMA) Nekazaritza Ekoizpeneko Bitartekoen Azpi-zuzendaritza Orokorrak eta Espainiako Landare Barietateen Bulegoak honako hau erantzun du:

-Orain arte, ez dago perkloratoaren eduki-muga jakinik elikagaietan. Balore mugarri batzuk daude, eta horien azpitik ez da jarduten:

  • 0,2 mg/kg zitriko, pipitadun fruta, sustrai eta tuberkulu, mahaiko mahats, espinaka, meloi eta angurrietan.
  • 1,0 mg/kg barazki hostodunetan (espinaka salbu), belar freskoetan eta negutegian edo estalpean hazitako apioan.
  • 0,5 mg/kg elikagai guztietan eta gainerako fruta eta barazkietan.

-Ez dakite zein den elikagaien perkloratoaren jatorria. Beste iturri batzuen artean, haztean erabilitako ongarrietatik etor liteke.

-Gaur egun, ez dago mugarik perkloratoek ongarrietan duten presentziari dagokionez.

-Elikagaietatik eratorritako perklorato kopuru jakin batzuk hartzeak eragin lezakeen osasun arriskuaren ebaluazioa egiten ari da EFSA. Aurreikusi da iritzia ematea urte hau amaitu baino lehen.

MAGRAMAren zirkularra