EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 88.247 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2017ko datu hauek aurki daitezke:

  • Laginen % 95,9k hondakinak legezko mugen azpitik (LMR) zituen.
  • legezko mugaren azpitik (LMR) dauden laginak

2017ko laginetan plagiziden hondakin gehiago aurkitu izanaren arrazoia espreski zuzendutako laginen kapuru haundiagoa da. 2017ko lagin guztien %12,1k aurreko urteetan konforme ez zeuden  produktu edo plagizidetara espreski zuzendu ziren. 2016an bakarrik %4,9 izan ziren lagin zuzenduak. Modu honetan, hondakinak aurkitzeko probabilitate haundiagoa dago.

  • % 95,9 hauetatik, % 54,1k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk eta laginen % 41,8k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik.
  • Kuantifikazio mugaren azpitik dauden lagin %
  • LMRaren azpitik dauden lagin neurgarriak
  • Beste herrialde batzuetako laginen % 7,6k gainditu zituen legezko mugak, % 5,5k ageriki gainditu (ez konforme) bazituen ere. Europari dagokionez, berriz, laginen % 2,6k gainditu zituen legezko mugak, baina  laginen % 1,3k ageriki.

  • EBan jatorria duten produktuen laginen % ez konformea
  • Beste herrialde batzuetako jatorria duten produktuen laginen % ez konformea

Umeentzako elikagaiak

Umeentzako elikagaien 1.546 lagin aztertu ziren: % 94,6k ez zuen hondakin kuantifikagarririk.

Nekazaritza ekologikoko produktuak

Produktu ekologikoen laginen % 98.5an ez zen plagiziden hondakinak atzeman edo legezko mugen barruan aurkitu ziren.

  • Nekazaritza Ekologikoko produktuen muga kuantifikagarriaren azpiko % laginak
  • Umeentzako elikagaien muga kuantifikagarriaren azpiko % laginak

Arriskuen Ebaluazioa Epe laburrera eta epe luzera

EFSAk, txosten honen datuak erabiliz, plagiziden hondakinen gaur egungo dietaren exposizioa europako pertsonentzako, epe laburrera (akutua) edo epe luzera (kronikoa), arriskutsua ote den adierazi du.

EFSAk ondorioztatu du kontsumitzaileentzat oso txikia dela osasuna kaltetu dezaketen kontzentrazioen gainetiko hondakin-kopuruen aurreko esposizioa izateko aukera.

Halaere, EFSAk adierazten du estrategia erangikorragoak behar direla elikagaien aro goiztiarretan, Europar Batasuneko elikagaien segurtasun estandarrak hautsi ez dezaten. Honela, merkatura iristen diren produktu ez konformeen kopurua gutxitu daiteke.

Ikerketaren emaitzak aztertzeko EFSAren infografia

Elikagaien edo estatuen plagiziden hondakinen kontsulta errazten duen infografia argitaratu du EFSAk bere web orrian. Sartu bertara argazkian klik eginez.