EFSAk egindako azterlan batek ondorioztatu du bi intsektizida neonikotinoidek (azetamiprid eta imidakloprid) ahalmena dutela gizakien nerbio-sistemari eragiteko.

Bi intsektizida horiek eragin kaltegarria izan dezakete ikastea eta memoria bezalako funtzioei lotutako neurona eta burmuin-egiturekin.

Gaur egun, azeptamipriderako eta imidaklopriderako ezarritako tolerantzia-mailak ez dira behar bestekoak, beharbada, garapeneko neurotoxikotasuna (DNT) delakoaren aurrean babesa lortzeko.

Bere azterlana oinarri hartuta, EFSAk aldaketak proposatu ditu azetamipridaren eta imidaklopridaren erreferentziazko toxikotasun-balore hauetan:

  • Azetamipdriderako: gaur egungo Eguneko Ingesta Toleragarria (EIT) eta operatzaileentzako Esposizio Maila Onargarria (EMO), 0,07 mg/gorputz-pisuko kg/egun, eta Erreferentziazko Dosi Larria (EDL), 0,1 mg/gorputz-pisuko kg, 0,025 mg/gorputz-pisuko kg/egun dosira murriztu beharko lirateke.
  • Imidaklopriderako, gaur egungo EMOa eta EDLa (0,08 mg/gorputz-pisuko kg/egun) murriztu egin beharko litzateke 0,06 mg/gorputz-pisuko kg/egun dosira. Imidaklopridaren gaur egungo EITa egokitzat jo da, ondore neurotoxikoen aurrean babesteko.

Produktu fitosanitarioen eta horien hondakinen gaineko Panelak (PPR) deia egin du, EBn irizpideak definitze aldera, DNTari buruzko nahitaezko azterlanak aurkez daitezen plagizidak baimentzeko prozesuaren atal gisa. Honek DNTa ebaluatzeko proba-estrategia integrala sortzea ekar dezake, neonikotinoide guztiak barne.

Neonikotinoideak-Neurotoxikotasuna